IKUS-ENTZUN

Buster Keaton aktorearen film laburrak

Film laburren aukeraketa galanta egin dute Euskadiko Filmategian, Cineteca di Bologna, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoaren elkarkidetzan, Buster Keaton aktoreari dedikaturiko zikloaren baitan. Gaur berton, pantailaratuko dute emaitza hori, Tabakaleran, 19:00etan.

Neighbors filma Romeo eta Julietaren bertsio komikoa da. Auzoko bi familia etsaituta bizi dira, eta bikote protagonistaren maitasunak aurrez aurre jarri ditu. Jazarpen-, oreka-joko, erorketa- eta malabarismo-samalda, enkoadraketa eta simetria kontu handiz zaintzen dituen Keaton batekin.

The Goat lanean zorigaiztoko gizon bat kriminaltzat jo dute, eta poliziarengandik ihes egin beharra du. Keatonen talentua jazarpenen zerbitzura jarrita dago oraingoan.

The Frozen North pelikulan Keatonek maltzurra bezain baldarra den gizon baten rola jokatzen du, berriro errealitatearekin eta ametsarekin jolas eginez Ipar Poloan, New Yorkeko metroko azken geltokian.

Ekainera bitartean luzatuko den zikloaren nondik norakoak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button