ESZENA

“Zirkuko Arteen Jaialdia” asteburu honetan, Bilbon

Zirkualde Zirku Jaialdiaren bederatzigarren edizioa asteburu honetan izango da Bilboko Errekalde auzoan. Jaialdiak zortzi konpainiaren ikuskizunak bildu ditu: lau Euskal Herrikoak izango dira, beste bat Aragoiko, Kataluniako eta Frantziako artistek osatutakoa, eta beste hirurak Gaztela eta Leon, Madril eta Andaluziakoak.

Programazioaren barruan zirku tradizionala ikusteko abagunean izango da, bai eta akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkia, zuzeneko musika, clown lanak, umorea, dantza akrobatikoa edo aireko jolasak ere.

Gaur berton, Errekaldeko Liburutegiak saio berezia jasoko du arratsaldeko 18:00etatik aurrera, umeei zuzenduta dagoen eta magia, akrobazia eta sorpresa uztartzen dituen Zirkozaurre Taldearen Vademekun ikuskizuna.

Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Cabaret De Mar a Mar izango da protagonista. Bertan Aragoiko, Kataluniako eta Okzitaniako zortzi artistak  mugaz gaindiko lurraldean bira egiten ari den diziplina anitzeko kabareteko sei pieza aurkeztuko dituzte.  Egun horretan bertan, arratsaldeko 20:00etan, La Nórdika andaluziarrak arituko dira, Rojo estándar! lanarekin.

Larunbateko taldeak honakoak izango dira: Tiritirantes (Gaztela eta Leon), Pass & Company (Madril) eta Aimar & Cía (Euskal Herria). Tiritirantes taldeak A su servicio en la calle eskainiko du;  Aimar & Cía taldea Etxea / Casa / Home ikuskizunarekin izango da hurrengoa;  eta Pass & Company madrildarrek Juguete Roto 3p0 ikuskizuna eskainiko dute.

Zirkualderen aurtengo edizioa igandean amaituko da, euskal bi talderekin. Nimú Ciak Ni Pies Ni Cabeza aurkeztuko du, eta El Gran Rufusen eskutik Pink Impact ikuskizunarekin gozatu ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button