ARTEA

Burdinaren aztarnak

Bizkaiko Foru Aldundiaren El Pobaleko Burdinolak 15 urte bete ditu, eta urtemuga hori ospatzeko Burdinoletan zehar. Bizkaia, Territorio Ferrón izeneko erakusketa abiarazi du.

“Burdinolek utzitako ondarea aberatsa da, askotarikoa, baina ezezagun samarra. Burdinoletan zehar erakusketan horren guztiaren berri izateko aukera izango du bisitariak. Gaur egun oraindik, gure ingurunean zeuden 200 burdinoletatik, 70 baten aztarna esanguratsuak aurki daitezke Bizkaia osoko hainbat tokitan. Bilduma honetan, industria aurreko instalazio horietako askok dituzten ezaugarriak erakutsiko dira; aldi berean, adibide aipagarrienak azpimarratuko dira, oso bereziak direnak”.

Museoak Santiago Yaniz argazkilariaren begirada artistikoa baliatu du, eta dronen bidez, burdinolak inoiz ikusi ez diren bezala erakutsiko dira, naturarekin behar bezala uztarturik. Beste aldetik, Javier Gandarillas marrazkilariaren obran (akuarelak, ikatz-marrazkiak edo pastela), burdinolen munduaren edertasuna erakutsiko da modu artistikoago batean.

Erakusketak ere, dokumentu historiko berriak ere ikus daitezke bertan. 30 euskal burdinolei buruz 1907 eta 1919 artean egindako marrazki bilduma eder bat nabarmendu behar da.
Santi Yanizek eta Anton Lazkanok sortruriko Burdinura izeneko bideoa ere ikusi ahalko da: “Kolitza menditik Bizkaiko golkora arteko bidaia zirraragarria, burdina egiten duen uraren ibilbidea iradokitzen duen bidaia bat, Barbadungo Kultura Industria Paisaiaren bitartez. Zentzumen guztietarako gozamena”.

Erakusketak bestelako edukiekin osaturik dago, guztiak Bizkaiko burdinolen ondareari dagozkionak, eta askotariko ikuspegiak nabarmentzen dituztenak. Horretaz guztiaz gozatzeko aukera luzatuko zaie bisitariei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu