MUSIKA

Bullets Of Misery, Holy Txala eta Karmak, Gernikako Metal Fabrika jaialdian

Larunbatean, Gernikako Astra gunean, Metal Fabrika egitarauaren hirugarren denboraldiaren lehenengo hitzordua egingo dute, 20:30etik aurrera. Bertan, Bullets of Misery talde gernikarrak Lingvae vasconum primitiae izenburuko lan berria aurkeztuko du.

Bullets of Miseryren diskoak bost kantu biltzen ditu, Ihizi, Begibakar, Gvre Aitaren Etxea, Ehvn Hilarri eta Eate, eta Bernat Etxepareren liburu aitzindariaren inguruan ardazten den lana da, Death, thrash eta black erritmoekin josita dator. Taldearen arabera, “inoiz baino gogorrago eta ilunago”.

Gernikarrekin batera, Urdulizko Holy Txala (hardcore beatdown) eta Palentziako Karmak (death grind) arituko dira. Emanaldien ostean, DC Data bermeotarrak diskoak jarriko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button