ARTEA

Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die artistei

Bulegoa z/b ekimenak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan bizi diren autoreentzat hilabeteko iraupena izango duen egonaldi bat zabaldu du. Deialdian aurkezteko epea uztailaren 2an itxiko da.

Deialdi publiko baten bitartez, “Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2018an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko. Egonaldia bukatzeko, artista egoiliarrak proposatutako jarduera publikoa egingo da, eta Bulegoa z/b 2018ren programaren barruan txertatuko da.
Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diogu haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko”.

Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. “Erreferente bat da artistentzat eta pentsalarientzat, orain dela zortzi urtetik garatzen ari garen zeharkako ildoa ezagututa, interesa izan baitute gune honen barruan gertatu den guztiarekin”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button