BESTELAKOAK

Bulego z/g-ren laugarren urteurrena

Bulego z/g Bilbon dagoen arte- eta jakintza-arloko bulego bat da, eta ikerketa, eztabaida eta hausnarketa egitea du helburu. “Bilboko Solokoetxe auzoan kokatuta dagoen elkarlaneko ekimen hau ondoko ikerketa-ildoen inguruan sortu da: historizazio-prozesuak, kulturako itzulpena, performatibitatea, gorputza, postkolonialismoa, teoria soziala, artxiboko estrategiak eta hezkuntza”.

Egun, Alondegian egiten ari den Kontratua erakusketa-programa komisariatu du.

Bada, aurten lau urte bete ditu, eta urteurren hori ospatzeko egitarau oparoa ondu du bulegoak, bihar, ostirala: 19:00etan Urretxindorra abesbatzaren emanaldia; 20:00etan, Pintxo-potea, La cosa en casa-ren eskutik; 20:30ean, Peinados fiesta onomástica, Beatriz Setiénen eskutik; eta 21:00etan, Jupiter Jon taldearen kontzertua, Cesta do Praveku (Historiaurrerako bidaia) film zaharrari musika jarriko dio taldeak; eta, amaitzeko, DJ Yuju!.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button