MUSIKA

Buffalok diskoa berria aurkeztuko du Elgoibarko Sinuöse kontzertuetan

Zarauzko Buffalo banda instrumentalak Ulu estudioko hirugarren disko luzea aurkeztuko du igandean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik aurrera. Emanaldia Sinuösek antolatu du.

Diskoa iragan martxoan grabatu zuten azpeitiarrek, Azpeitiako 2Noisy estudioan, Iosu Gonzalez teknikariaren gidaritzapean, eta “1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz”, Uhinak Komunikazioa agentziak jakinarazi duenez. Diskoak zazpi doinu biltzen ditu, eta CD eta LP formatuetan eta plataforma digitaletan dago eskuragarri.

Diskoa zuzenean grabatu du hirukoteak: “Interakzio eta dinamika ezberdinek osatutako abestien energia behar bezala islatzeko hiru musikariek elkarrekin joaz grabatu dute diskoa”.

Lan berri honetan taldearen eboluzioa nabarmentzen da, hirukotearen ohiko proposamen bihurgunetsua nagusitzen den arren. “Taldearen nortasuna galdu gabe, hasierako funk nahiz jazz doinuek post rock instrumentalari utzi diote tokia”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button