MUSIKA

Buffalo taldeak lan berriaren aurrerapen singlea argitaratu du

Zarauzko Buffalo banda instrumentalak 1981 izenburuko doinua plazaratu du. Hirukotea 2008an eratu zen, eta jazz-rock eta post-rock estiloak jorratzen ditu.

Uhinak Komunikazioa agentziak jakinarazi duenez, singlea, Azpeitiko 2Noisy estudioan grabatua, zarauztarrek irailean plazaratuko duten lan berriaren aurrerapena da. “Hiru musikariek elkarrekin joaz grabatu dute lan berria, 1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz. Iosu Gonzalez izan da soinuaren arduraduna”. Hirukoteak argitaratutako azken lana Zinematik da, 2015ean Zarauzko Modelo aretoan zuzenean jasoa.

Doinu berri honen izenburuak Joanes Ederra (baxua) jaiotako urtea aipatzen du. Buffalo (Autoekoizpena, 2012) diskoan, halaber, 77 izenekoa kantua dago, Ander Ederraren (gitarra) jaiotze urteari erreparatzen diona. “David Gorosperen (bateria) jaiotze urtea izentzat duenik ere badute, oraindik argitaragabea: 1989”.

Gaur bertan Bermeoko Kafe Antzokian izango da Buffalo jotzen. Uztailean, halaber, bi kontzertu gehiago izango dira: 11n, Durangoko Plateruena antzokian, Jazzeruena zikloaren baitan, eta 20an, Zarauzko Adarretatik jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button