BESTELAKOAK

No! Fanzine jaia

Bilboko Izarbeltz Ateneoan, ekainaren 7an, No! Fanzine jaialdia egingo da, NO FEST! alegia.

Festa musikal honetan Free the Wheel, Marío García, Ava Truffaut, Kauludd, Yaw, Hurricäde eta The Forgotten taldeen soinuak entzuteko parada izango da. Egun horretan ere, fanzinearen portada originalak zozketatuko dira.

No! 2013an sortu zen, eta lan handia egiten ari da diziplina horren barruan txokoa bilatzeko. Hala, jaialdiak bultzada bat izan nahi du, ekimena lau haizetara zabaltzeko.

Fanzinea, kulturari eta debateari zabaldutako espazioa da, eta antolakuntza asanblearioa eta autogestionatua da.
Gai askoren habia da, eta autore bakoitzak autokritikatik abiatzen du bere lana. Bere orrialdeetan ilustrazioak eta musika taldeen gaineko kritika eta iritziak topatu ahal dira. Mundua kultura anitza da, fanzinearen laurogei orrialdeetan.

Egun horretarako hitzordu musikalaz gain, goizean fanzineen biltzarra egongo da, eta arratsaldean, film laburren emanaldia eta hainbat erakusketa abiatuko dira.

Facebook-en informazioa gehiago topatuko duzue NO! FEST honen inguruan:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button