MUSIKA

Buffalo hirukotearen hirugarren diskoa kalean da

Zarauzko Buffalo banda instrumentalak Ulu estudioko hirugarren disko luzea plazaratu du. Hirukotea 2008an eratu zen, eta jazz-rock eta post-rock estiloak jorratzen ditu.

Diskoa iragan martxoan grabatu zuten azpeitiarrek, Azpeitiako 2Noisy estudioan, Iosu Gonzalez teknikariaren gidaritzapean, eta “1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz”, Uhinak Komunikazioa agentziak jakinarazi duenez. Diskoak zazpi doinu biltzen ditu, eta CD eta LP formatuetan eta plataforma digitaletan dago eskuragarri.

Diskoa zuzenean grabatu du hirukoteak: “Interakzio eta dinamika ezberdinek osatutako abestien energia behar bezala islatzeko hiru musikariek elkarrekin joaz grabatu dute diskoa”.

Lan berri honetan taldearen eboluzioa nabarmentzen da, hirukotearen ohiko proposamen bihurgunetsua nagusitzen den arren. “Taldearen nortasuna galdu gabe, hasierako funk nahiz jazz doinuek post rock instrumentalari utzi diote tokia”.

Zarauztarrek gaur gauean aurkeztuko dute lan berria dute lan berria, Bilboko Kafe Antzokian, Luna estatubatuarrekin batera.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu