ESZENA

Bueltan datoz antzerki jarduerak, Pabellon 6 antzokian

Konfinamenduaren ostean, bueltan datoz antzerki jarduerak eta antzerkia zuzen-zuzenean eta hurbiletik gozatzeko aukera Pabellon 6 antzokian, beti ere, beharrezkoak diren higiene eta osasun neurri guztiak bermatuz.

P6 aretoko ateak ekainaren 25ean zabalduko dira eta uda osoan zehar hainbat antzezlan programatuko dira. Deseskalatze horri hasiera emateko aukeratutako lana, Hoy Última Función antzezlana izango da. Bertan, Nicéforo (Ramon Barea) eta Semiramis (Itziar Lazkano), bizitza errealean senar-emazte, eta antzeztokian ere bikote direnek irudimenezko azken emanaldira gonbidatuko gaituzte, bizitza osoa oholtza gainean eman ondoren.

Saio hori bi asteburuz egongo da ikusgai, eta ostean, honako ikuskizun hauek etorriko dira: El Gilipollas, Felipe Lozarekin (uztailaren 9, 10, 11, 12, 16, 17, 18 eta 19an); Ramper, Juan Pañosekin (uztailaren 23, 24, 25 eta 26an); Ecografias, Irene Baurekin (uztailaren 30, 31 eta abuztuak 1, 2, 6, 7, 8 eta 9an); eta Solitaire, Marta Urcelayekin (abuztuaren 15ean eta 16an).

Ikuskizunei buruzko informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu