Nontzeberri

Bueltan da beste behin “Botaba” egitasmoa

Botaba egitasmoa esamoldeak gazteen artean zabaltzeko bideo-lehiaketa bat da. Instagram plataforman bideo laburretan esamoldeen erabilera irudikatzeko eskatzen da, eta zein baino zein lan original eta xelebreagoak jasotzen dira beti.

Oraingoan, ostera, Euskal Esamoldeen Unibertsoa eratu nahi dute antolatzaileek, urte osoko ekimen jarraituan, eta kalean eta lagunartean erabiltzen diren esapide kolokialen erabilera modu dibertigarri eta dinamikoan sustatu eta bultzatu nahi dute, “…ligetako orduan, parranda-giroan, lagunari adarra joterakoan… adierazkortasunez jarduteko beharrezko baliabideak jolasaren bitartez ezagutarazo gura doguz, parte-hartzaileakazko interakzinoa sustatuz”.
Eduki didaktikoez gainera, egunean-egunean euskal esamoldeei lotutako erronkak proposatuko dituzte, eta horretarako, esparru desberdinetako (kirol mundukoak, kultura arlokoak eta komunikazioaren esparrukoak,…) euskal pertsonai erreferenteen kolaborazioa izango dute.

Egitasmoaren oinarria Labayru Hiztegi Fraseologikoa eta bertan baturik daude esamoldeak izango dira.

Astero hainbat proba eta erronka bideratuko dira @botabaunibertsoa Instagram kontuan: asmakizunak, hizki-zopak, jolasak, galderak, hieroglifikoak… eta hilean behin zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean.

Animatu eta parte hartu!

Exit mobile version