MUSIKA

Broken Brothers Brass Band-ek “Txertaketa” argitaratu du

New Orleans hiriko brass band estiloko Broken Brothers Brass Bandek Txertaketa bere laugarren lana plazaratu du Errabal Jazz diskoetxearen bitartez. Askotariko estiloak biltzen dituen lan ederra da Txertaketa; gospel, rap, afrobeat eta funk, besteak beste.

Halere, jazz doinuak nagusitzen dira, esaterako, Dut taldearen Ezjakintasunaren kateak suntsitu doinuaren bertsioa egin dute, eta kantuak aurrera egin ahala, Miles Davis jazz musikari handiaren Jean Pierre doinuaren zertzeladak agertzen dira. Horretaz gainera, diskoa Agur Jaunak jazz zalearekin hasi eta amaitzen da.

Jazzarekin jarraituz, atmosfera epikoen zantzuak ere nabaritzen dira, Kamasi Washington estatubatuarraren The Epic lan hirukoitz ezagunean gertatu ohi den bezala. Horretarako, emakume ahotsak ere erabili ditu Broken Brothers Brass Bandek:  Nerea Erbiti, Terela Gradín eta Silvia Pérez de Ciriza.

Saltsa hori guztia rap soinuetan aditu da den Moisés No Duerme teknikariak prestatu du.  Disko handia da, sekretuz betea, eta maiatzaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button