ESZENA

“Identitarteak” antzezlana dakar Gilkitxaro taldeak

Gilkitxaro antzerki taldeak, apirilaren 21ean, eta Lemoako Kotxepin Antzokian, Lutxo Egiaren Identitarteak antzezlana estreinatuko du. Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da, eta pieza horren bidez, 25 urte bete ostean, berriz haien buruari nor eta zer diren galdetu nahi diote.

Ane Zabala eta Galder Perez galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan, Lutxo Egia idazlearen testua abiapuntu hartu eta Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin antzezlana sortu dute.

“Izan ala ez izan, antzerkiaren galdera handietakoa izan, bada. Aritu ala ez aritu, hori ere bada teatroaren beharrezko jolasa. Antzerki lan honetan jokatzen duten pertsonaiak zerbait, norbait, izatera aritzen dira, solasean, jolasean. Etengabeko bilaketa den solasaren jolasean arituko dira, galduko dira eta aurkituko dira. Pertsonaiak ala ez pertsonak. Identitateak ala identitarteak. Identitate hitza aipatu gabe, terminoa eta terminoekin soka batean galtzeko moduko jolasa planteatzen dute Finn eta Seric  protagonistek. Beti ere umorez, jolasa bestela ez baita jolas. Eta baita ironiaz beti ere, solasa bestela ez delako solas. Absurdua, ezta? Bai, izan bada, badelako. Hala ari delako.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button