MUSIKA

Briganthya folk taldeak hirugarren lana argitaratu du

Briganthya folk banda euskaldunak Destino nuevos aires izeneko hirugarren lana plazaratu du. Talde gaztea izanagatik ere, hamabi urteko ibilbidea egin du. Bide luze horretan, gainera, makina bat folk artista ezagunekin jo dute zuzenean, Carlos Nuñez, Celtas Cortos eta Heviarekin, besteak beste.

Hirugarren grabazio honek euskaraz eta gaztelaniaz abesturiko dozena bat doinu biltzen ditu eta hainbat herrialdetako folk oihartzunak entzun daitezke. Grabazioan, gainera, hainbat artisten laguntza izan dute, hala nola, Anton Davila (Celtas Cortos), Diego Galaz (La Musgaña) eta David Fito (El Sueño de Morfeo).

Banda sei folk musikarik osatzen dute, non Maialen Errotabehere abeslariaren ahotsa nabarmentzen den. Gainontzeko bostak honakoak dira: David Fernandez (akordeoia), Daniel Conde (gaita), Matthieu Haramboure (baxua), Iban Larreboure (bateria eta perkusioak), Xabi Albistur (gitarrak) eta Harry Price (biolina).

Aurretik aipatu dugunez, Briganthya musikari ezagunekin jo du munduko hainbat tokitan, Frantzian, Errumanian eta Nikaraguan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button