ARTEA

“Bosteko 2019” ekimenak ateak zabaldu ditu, Kultur Leioan

Irailaren 29ra arte, Gentz del Valle, Mertxe Periz eta Sonia Rueda artistek sortutako obra ikusgai izango da Leioako Kulrtur aretoko erakusketa gelan.

Marrazkitik haratago. Figura eta paisaia-Más allá del dibujo. Figura y paisaje lelopean ospatuko da hain zuzen, aurtengo Bostekoren XXII. edizioa, Ibon Garagarza Berger komisarioaren zuzendaritzapean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta bost udaletako bost erakusketa-gelek koordinatutako erakusketa ibiltaria.

Gentz del Valle, bizkaitar artista garaikidea da. Bere obra euskarri ezberdinetan proposatu ohi du, mihise gaineko marrazkietatik instalazioetara doazenak. Bere obran espazioaren tratamenduari garrantzi handia ematen dio eta  erakusketetan bere irudiek ingurumen-harremanetan oinarritutako narratibak sortzen dituzte. Harreman horien arteko loturari eta kontrako korrelazioari garrantzi berezia ematen dio, eta marrazkia adierazpidearen jatorrizko forma gisara ulertzen du, “emakume/gizonen arketipoei buruzko eztabaidak planteatuz”, esaterako. Bere tesi nagusia, arte garaikidean marrazkiaren balioa zalantzan jartzea da.

Mertxe Periz aldiz, artista bisuala da, EHUko Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziaduna, erakusketa kolektiboetan eta banakakoetan parte hartzen du eta azkenaldian, bere lana erakusteko gogoz dabil. Intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, han eta hemen zenbait obra eta lan jarri ditu erakusgai, esaterako, Viajeritas, emakumezkoen hogeita bost marrazki (bidaiariak), beste horrenbeste lagun-bidaiariri urte batez oparitutakoekin oinarritutakoa: marrazkiak  leku batean utzi eta argazki bat egin zezatela eskatu zien lagun-bidaiariei, eta ekintza kolektibo horren esku-hartzearen emaitzekin sortu zuen Viajeritas erakusketa, Euskal Herria Museoan ere erakusgai jarria dena.

Eta Sonia Rueda (Barakaldo, 1964) artistaren lana norbere buruaren aintzatespenaren zati bat da, “zentzumenen bidez munduari proiektatzen zaiona, partikularretik orokorrera”. Ruedak ikuspegi femeninoa lantzen du itxurakeriaren ikuspegitik eta errealitatearen ikuspegi desberdinetatik abiatuta, eta bere piezek kontzientzia bakar gisa, irudiaren hauskortasuna jorratzen dute, “kontzientzia bakar gisa, plastizitatearen eta hirudimentsionalitatearen ikuspegitik manipulatu daitekeen zerbait balitz bezala”. Bere bakarkako lanak ikusgai jarri ditu, besteak beste, Galería Windsor-Kulturgintzan (Bilbo,1988), Arte Nativan (Bilbao,1989) eta BBK Aretoan (Bilbo,1992).

Erakusketaren ordutegiak jakiteko joan kulturleioa.com webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button