ARTEA

“Bosteko 2018” erakusketa ibiltaria abiatu da

“Isilunearen poetikak, oihartzuna sortzen duten esentziak” goiburupean Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan gaurtik hasita irailaren 23ra bitartean izango da ikusgai Luis Miguel Gómez , Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso artistek osatutako lana.

Hamaikagarren edizioa da honakoa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak bideraturiko bost udaletako bost erakusketa-gelek koordinatutako erakusketa  ibiltaria da. Hala, ostean, Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxo ere bisitatuko ditu.

Edizio berri honetako erakusketari erreferentzi eginez, “artisten obrek ez dute bakardade sozial edo indibidualizatuan sakontzen, egiten duten gauza bakarra buru-murgiltze baten bidea eskaintzea da, hain zuzen ere bakardade isilaraziaren halo batez estaltzen dena eta ikuslea bere barruko garrantzi propiora  eramaten duena”, nabarmentzen du Iñigo Sarriugarte Gómez erakusketako komisarioak.

Hiru artistek badute zerbait komunean: hirurak, euskal geografiaren hiririk industrialenetako baten markoan eboluzionatu duten hiru autore izana, Basaurin. Gauzak horrela, Sarriugarte komisarioaren aburuz “Gómez, Etxebarria  eta Lizaso sortzaileen azken proposamenak berrikuspen konparatibo bati lotuta konbinatzen dira. Eta, hori gorabehera, oso argi agertzen dira koherentzia programatikoko dohainak.  Sortzaileok, espazioari dagokionez,  elkarren ondokoak dira, hirurak hazi direlako bertan eta gaur egun udalerri horretan bizi direlako”.

Sarriugarteren arabera, hala ere lanetan, belaunaldi mailako hurbilketa bat antzematen zaiela azaltzen du, “eta horri esker, aukera izan dute etenik eta arazorik gabe era azkarrean elkarren arteko komunikazio eta informazio uneak eta esparru kulturalaren bilakaera estetikoari buruzko eztabaidak eta berrikuspenak partekatzeko”.

Bosteko 2018 erakusketa Amorebieta-Etxanotik Arrigorriagako Euskaldun Berria Erakusketa Aretora joango da eta bertan irailaren 25etik urriaren 14ra egongo da ikusgai. Leioan aldiz, urriaren 16tik azaroaren 4ra Kultur Leioan. Basaurin gero, Ariz Dorretxean, azaroaren 6tik abenduaren 2ra. Eta, amaitzeko, Getxoko Torrene Aretoan, abenduaren 5etik 30era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button