IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak “Corn Island” filma aurkeztuko du

Donostiako Kresala zineklubak Corn Island (George Ovashvili, 2014) izenburuko filma pantailaratuko du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera. Kristina Zorita kazetaria izango da emanaldi horretako gonbidatua.

Film minimalista da Georgiatik datorren harribitxia. Irudiak estilo dokumentalean filmatuak daude, eta edertasun poetiko handikoak dira. Natura, gainera, elementu garrantzitsua da filmean. Horrekin batera, esfortzuari buruzko lan errealista, lasaia, garbia  eta  apur bat tristea da. Kresala zineklubaren arabera, “zentzumenen gozamenerako ezin egokiagoa, bai bere formari dagokionez, baita bere eduki humanistari esker ere”.

Filmak hainbat jaialditan parte hartu du, bia eta sariak jaso ere, tartean, Karlovy Vary-ko zinemaldiko pelikula onenaren saria. Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean ere aurkeztu zen, 2014an. Ikus-entzuleen sariak ere jaso ditu hainbat jaialditan.

Kresala zineklubaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Udaberriko uholdeekin batera, Enguri ibaia Kolkhetiko behe lurretara jausiko da, eta harkaitzak eta lohia itsasoratu aurretik, ibaiaren erdian metatuko dira, han eta hemen. Egun gutxitan, batzuetan, iluntzetik goizera, lur aberats eta emankorreko irla handiak sortuko dira. Abkhasiako agure batek eta bere bilobak artoa erein nahiko dute irla horietako batean, baina Georgiako soldaduak gertu dabiltza”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button