ESZENA

Gasteizko ikastetxeetako ikasleentzat, “Beñat Etxepare” proiektua

Paraiso Antzerkia eta Gasteizko Udal Antzoki Sarearen elkarlanetik sortu den Beñat Etxepare proiektuak bere 24. denboraldia izango du aurten. Ohi den bezala, ekimena Gasteizko ikastetxeetako haur-hezkuntzako eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleei begira ondu da. Ikasturte honetan bederatzi lan eszenikorekin gozatu ahalko dituzte.

Publikoak sortzeko eta hezteko proiektuak, hiritar gazteenen alfabetatze artistikoa eta entzute adimentsua garatzen lagundu nahi du. Horretarako hainbat ildo landuko dira programa desberdinen bidez. Hala, Entzuteak ikasleen jakingura bultzatu eta beren sormena elikatuko du. “Eta entzute hau, antolakuntzak konplize duen irakaslegoarengandik hasten da Beñat Etxepare proiektuan. Ikuskizun bakoitzaren aurretik Kafe Didaktiko bat antolatuko da La Casa del libro liburu-dendan, irakasleek eta Paraiso Antzerkiko bitartekari artistikoek hartu-eman bat izan dezaten. Helburua da irakaslegoari tresnak ematea, emanaldiaren aurretik ikasleen grina piztu ahal izan dezaten klasean”.

Proiektuak bestelako ekintza paraleloak ere garatzen ditu, hala nola, Ikusleen Kritika Onenei Sariak, edo EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleekin lankidetzak.

Aurtengo ikuskizunak honakoak izango dira: Haur Hezkuntzan,  Txokolat (Paraiso Antzerkia, Gasteiz) eta Liliput (L’horta Teatro, Valentzia); Lehen Hezkuntza. 1. Zikloan, Urtzaro (La Coja Dansa, Valentzia) eta Lunatikus Zirkus (Paraiso Antzerkia, Gasteiz); Lehen Hezkuntza. 2. eta 3. Zikloetan, Euria (Markeliñe-Bizkaia) eta Erpurutxo (Paraiso Antzerkia, Gasteiz); eta DBHn, Matar al rey (Arden Producucciones, Valentzia), Zirocco (Cascai Teatro, Girona), eta Tres sombreros de copa (300 pistolas, Madrid).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button