ARTEA

Bost urtetarako proiektu sendoa, Azkuna Zentroan

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Azkuna Zentroak 2019 eta 2023 urteen artean garatuko duen Proiektu Programa aurkeztu du gaur goizean Fernando Perez zuzendariarekin batera.

Azkuna Zentroak (hemendik aurrera, Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa) sasoi berriak ditu aurretik, eta 2019-2023 Proiektu Programa bat osatu du “kultura garaikidea gizartearekin etengabeko hizketan dagoen praktika eta prozesu gisa hartuta, eta diziplina artistiko berriak erabiliz eredu berri bat abiarazteko, gizartea eta kultura ekintza guztien funtsa izan daitezen”.

Azkuna Zentroko zuzendariak azaldu duenez, “Proiektu Programa berriak bost urtetan garatuko den plan estrategikoa landu du, egungo ikuspegira egokitutako lan-ildo berriekin”. Eta hala, ildo estrategikoetan oinarria du plan berri horrek. Ildo estrategiko nagusia aldaketa dakar izenarekin berarekin, eta hemendik aurrera Gizarte eta kultura garaikidea Zentroa izango da, eta gizartea eta kultura erdigunean kokatuko dira, eta horren oinarria artistak dira, “artisten aldeko apustua egiten du, eraldaketaren sortzaile diren aldetik”.

Azkuna Zentroko programazioak sei ildo ditu: Arte garaikidea, Arte biziak, Zinema eta ikus-entzunezkoak, Gizartea, Kultura digitala eta Literatura. Baina hemendik aurrera, “programazio-eredu hibridoak, eta programazio hedatuak eta multilateralagoak abiatuz, garaikidetasunaren egunerokotasuna erraztuko da,  ikus-entzuleen komunitate guztiengana iristeko. Eta bitartekaritza eta hezkuntza landuz, jakintza kritikoa sortuko da, eta artearen eta artisten bidez gizartea eraldatzeko”.

Abian dauden proposamenek segida izango dute, baina beste berri batzuk ere sortuko dira, “proposamen berriak izango ditugu, hain zuzen, Akademia, arloetako adituen eskutik joz hezkuntza eta ikerkuntza sustatzen duen prestakuntzako ekintza; Hitza 22, kulturaz eta gizarteaz hausnartzeko elkargunea; eta Fatxada proiektua, eraikina eraldatzen duena, diseinu, ilustrazio eta komikiko proiektuak egiteko.  Hori guztia, egungo euskarazko sorkuntzari eta arteko ikuspegi feministei arreta berezia eginez”.

Helburuak oso garrantzi handikoak izango dira: Azkuan Zentroa, irekirik eta konektatuta egotea; erabiltzaileengana zuzendutako ikuspuntu berria hedatzea; ikus-entzule berriak hizketan aritzeko modu berriak asmatzea, eta barneko mugimenduaren hobekuntza planteatzea.

Azkenik, Fernando Perez zuzendariak kudeaketa, eta irisgarritasun-plana ere aipatu ditu, “kudeaketaren ikuspegitik, Azkuna Zentroak iraunkortasun-plana jarriko du abian, aurrezki energetikoa eta ingurumen-arloko hobekuntza lortzeko. Irisgarritasun-plana ere abiaraziko du, bai eta berdintasun-plana ere, era eta adin guztietako pertsonentzako espazioa sortzeko, berdintasunean oinarrituta”.

Informazio gehiago izateko: www.azkunazentroa.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button