ESZENA

“Café Bar Bilbao” Teatro Laburreko Sarien testuak kalean

Bilboko muinean taberna historikoa izateaz gain, kulturarekin harreman estua izan duen Café Bar Bilbaok, -zabaldu zenetik lehenengo mendeurrena ospatzeko burutzen ari diren ekintzen artean-, urtero antolatzen duen Teatro Laburreko Sarien antzezlan irabazleak bi liburutan plazaratu ditu Artezblai Argitaletxearekin batera; euskaraz eta gazteleraz, 2001 eta 2010 bitartean sarituak izan diren antzezlanak, hortaz, hamar urtetako uzta bildu da, guztira 18 lan. Gaur goizean horren berri eman du bertan Mikel Martinezek.

Aurten 100 urte bete ditu kafetegiak eta hori ospatzeko liburuak argitaratzeaz gain, ekimen kulturalak antolatzen segituko du. Xabier Aburruzagaren kontzertua eta Gaita-batukada Alde Zaharretik burutu ziren joan diren hilabeteetan. Eta, datorren urriaren 15ean, I Kale Animazioaren erakustaldia egingo da.

Baina gaurko egun hau probestuz, liburuez gain, XI. Teatro Laburreko Sariaren deialdia ere aurkeztu da. Dakikezuenez, formatu txikiko lanak onartzen dira; bai alde tekniko zein artistikotik begiratuta, lanak muntatzeko errazak izango dira, eta iraupena ere ez da oso luzea izango. Deialdi honetan, euskarazko zein gaztelerazko lanak, behin saria jasota, argitaratuko dira, orain arte hamar urterik behin egin dena. Deialdia gaur zabaldu da eta lanak entregatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Oinarri guztiak hemen dituzue.

“Sari hau ekimen pribatua da, antzerkiarekiko militantziagatik, antzerki-testu sariketak gero eta urriagoak baitira, izan ere, hiru baino ez dira gelditzen. Eta hamar urtetan saria mantentzea oso garrantzitsua izan da.”, esan du saria antolatzen duen Mikel Martinezek. “Datorren edizioan saria emateaz gain, lana ere argitaratuko da, eta agian horrek animatuko du jendea idaztera eta gero antzerki taldeak lan hori oholtza gainean jartzera”, gaineratu du antolatzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button