BERTSOTAN

Bost saio gehiago, “Bardoak” txapelketan

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoak txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira.

Jokatu berri diren horiekin, lehenbiziko faseko 13 saioetatik 10 jokatu dira honezkero, eta finalaurrekoetako txartela eskuratu dute Berako Lamixene eta Malerrekako Bertsonautak  taldeek.

Ostiralean hiru saio izan ziren. Lehenengoan, Elgorriagako ostatuan jokatutakoan, eskualdeko Bertsonautak eta Larraun da Araitz. Lehenbizikoek eskuratu zuten puntua. Barañaingo Gaztetxean jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, eta herriko Bertsopiztiak eta Erroibar eta Aezkoa bailaretako Pirini Bardo taldeak izan ziren parez pare. Azkenean, etxean gelditu zen puntua.
Ordu beretsuan izan zen Lizarrako saioa, herri horretako Gure Geroa Elkartean. Bertan, Lizarrako bardeak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeak izan ziren. Talde bisitariak eskuratu zuen saioko puntua.
Larunbatean, Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean jokatu zen saioa, eta bertan izan ziren etxeko Drimtin eta Berako Lamixene taldeak. Azkenean, Berako taldeak eskuratu zuen puntua, eta horren onsrioz, finalaurrekoetarako sailkapena ziurtatu zuen.
Igandean, azkenik, Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen saioa, eta herriko Ipar Haizea eta Malerrekako Bertsonautak taldeak elkartu ziren. Azken horrek eskuratu zuen puntua, bere bigarrena, eta hortaz, finalaurrekoetan egoteko txartela ziurtatu zuen.

Heldu den asteburuan jokatuko dira Bardoetako lehen faseko azken hiru saioak, Leitzan, Lesakan eta Otsagabian, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button