ESZENA

“Bost Axola Bemola”, haurrentzako euskarazko opera

Abao Txiki ABAO-OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen obra da Bost Axola Bemola eta haurrei zuzenduta dago. Hala, larunbatean eta igandean, hilak 11 eta 12, lan hau estreinatu da Bilboko Arriaga Antzokian. Izan ere, elkartearen eta antzokiaren arteko koprodukzioa da.

Ikuskizuna gaur aurkeztu dute Bilbon eta bere denboraldiaren barnean euskaraz eskainiko duen lehenengo haur-ikuskizun lirikoa izango da. Enrique Viana tenorea da obraren egilea eta haren hitzetan, “ikuskizun liriko bat da lau abeslarirentzat, bi emakumezko aktorerentzat, bi funtzionariorentzat, pianista batentzat… gehi ager daitekeenarentzat, izan ere etortzen dena bertan gelditzen da obra amaitu arte”.
Obra iaz estreinatu zuten gaztelaniaz eta umorea ardatz hartuta, antzoki bateko banbalinen atzean dagoen bizitzaren gorabeherak eta korapiloak erakutsi nahi ditu. Horretaz gain, ikus-entzuleen partaidetza ere erdietsi nahi du.

Mozart, Wagner, Rossini, Gounod, Bizet, Offenbach, Auber eta Donizetti sortzaileen piezekin osatuko da. Ordubete iraungo du eta 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.

Ana Otxoa (Sopranoa), Maite Maruri (Mezzo-sopranoa), Alberto Nuñez (Tenorea), Axier Sánchez (Baritonoa) eta Itxaro Mentxaka (Bego andrea) musikariak, Itziar Recalde (Gaztea), Joseba Uribarri (Funtzionario Urdina) eta Mikel Pikaza (Funtzionario laranja) aktoreak eta Carlos Imaz (Piano Maisua) izango dira obra taularatuko duten aktore eta musikariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button