MUSIKA

Boss Hog taldeak Andoaingo Rock Jaialdian joko du

Jon Spencer (gitarra) eta Cristina Martinez (ahotsa) senar-emazteek gidatutako Boss Hog punk-blues egitasmoak Andoaingo Rock Jaialdian joko du, ekainaren 16an.

Jon Spencer (gitarra) eta Cristina Martinez (ahotsa) Pussy Galore noise-blues taldean ezagutu zuten elkar, eta 1989an, Boss Hog eratu zuten, The Honeymoon Killers, Unsane eta Pussy Galore taldeetan aritutako musikarien laguntzaz. Taldeak iraupen luzeko lau disko plazaratu ditu: Cold Hands (1990); Boss Hog (1995); Whiteout (2000) eta Brood X (2017). Jon Spencerrek, bestalde, Jon Spencer Blues Explosion abiatu zuen 1991n.

Estatubatuarrei, aurretik iragarritako izenak gehitu behar zaizkie: Legendary Tiger Man (Portugal, punk-blues); Kill Devil Hills (Australia, rock zingiratsua); The Coal Poarters alt-bluegrass talde britainiarra eta Tulsa eta Birkit euskal artistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button