MUSIKA

Borrokan, Paxkal Irigoyen eta Kaskezurrek Elizondon joko dute igandean

Kontzertu interesgarria izango da igandean, Elizondoko Merkatuko plazan, 17:00etatik aurrera. Izan ere, oholtzan Borrokan eta Kaskezur taldeak eta Paxkal Irigoyen bakarlaria izango dira.

Baztango Kaskezur taldeak Kaskezur taldeak Azpisugeak (Mukuru Records) izenburuko lana aurkeztuko du Gasteizen. Azpisugeak diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoak, 1990eko hamarkadako indie-pop oihartzunak haizatzen dituztenak. Grabazio hori iazko onenen artean kokatu da. Inaxio Esnaola musika kritikariaren (Berria) arabera, “Badirudi laugarren lana ez dela oharkabean pasatu, zorionez. Laukotea berritu arren, Iñigo Iturriak eta Ion Mindegiak berretsi dute zein sortzaile finak diren. Gitarra jotzeko eta kantatzeko ere bai. Lore sorta etaAzpisugeak kantuak ez dira klasiko bihurtuko, ez dira karaokeetara iritsiko, baina hain dira ederrak. Diskoa bezainbeste”.

Berako Borrokan taldeak bere hirugarren lana argitaratu zuen 2014an, Zuak, bi urtez jo gabe izan ostean. Mikel Lertxundi (bateria), Joseba Lertxundi (ahotsa), Iñaki Iratzoki (gitarra), Ibai Gogortza (gitarra, saxoa eta ahotsa) eta Iñigo Telletxeak (baxua) osatzen dute taldea, eta lehenengo lan homonimoa 2002an argitaratu zuten; Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, Oraintxe!, berriz, 2007an. 

Iparraldeko Paxkal Irigoyen hainbat egitasmotan aritutako sortzailea da, tartean, Zezenaren Taldea, Bilau eta Elirale antzerki  taldea. Poesia, esperimentazioa eta rock uztartzen ditu, eta iaz, Kontsumo produkto izenburuko lana plazaratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button