MUSIKA

“Borobileko ertzetik” elkartasuneko jaialdia, Elizondon

Larunbatean, Elizondon, makina bat talde bilduko ditu Borobileko ertzetik elkartasuneko jaialdiak.

“Borobileko ertzetik jaialdiak erpin edota ertzetan kokatzen diren errealitate eta osasun arazoak dituztenei hitza eman nahi die, eta bultzada-laguntza eta elkartasuna minbizia pairatzen dutenei. Horregatik Borobileko ertzetik jaialdiak ateratako diru zati bat, minbizia duten pertsonentzat, edota haien familientzat bideratuko du. Begirada eta irribarreak trukatuko ditugu antolatu den elkartasun kontzertu-jaialdi baten bidez maiatzaren 18an Nafarroan Elizondoko Iriarte frontoian”.

Bertan 16:00etatik aurrera Xutik, Hesian, Kaotiko, Enkore, Pleura, Bad Sound, Ze Esatek!, Trikidantz, Skabidean & The Blackbirds…taldeak izango dira soinurik potenteenak haizatzen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button