ESZENA

Zirkualde, zirkua gertuago

Bilboko Errekalde auzoan Zirkualdek, II. Zirku Jaialdiak, bere ateak zabalduko ditu asteburu honetan, ekainaren 3an, 4an eta 5ean. Koblakariak, Bizkaiko Malabaristen Elkarteak antolatu du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin batera.

“Ekimen horren helburua, hiriko kaleak animatzea eta hiritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da. Horrez gain, bertako taldeei eta kanpotik etorritako beste talde batzuei, euren arte proposamenak jende aurrean aurkezteko aukera ere eman nahi die” esan zuen Iñaki Lopez de Agileta Kultura zuzendariak.

Programaren bigarren edizio honi, Koblakarik emango dio hasiera ekainaren 3an kalejira batekin, eta asteburu osoan Errekalde plazaren ingurua animatuko du. “Aurtengo jaialdiak zortzi konpainiaren ikuskizunak hartuko ditu, non joera berriak erakutsiko diren, zirkua herritarrengana hurbilaraziz. Programazioak antzerki, musika, mimo, clown, magia, akrobazia, malabare eta umorez betetako zirkua ekarriko du Bilboko Errekaldera”, adierazi zuen Pedro Ormazabal Zirkualde ekimenaren programatzailea.

Asteburuko ikuskizunek zirkuaren elementu azpimarragarrienak zabalduko ditu kaleetan: akrobaziak, malabareak, orekak, pailazoak edo trapezistak, eta hau guztia kaleko antzerkiarekin, musikarekin, clown lanarekin edo kabaretarekin txirikordatuko dituzte.

Parte hartuko duten konpainiak honakoak izango dira: Koblakari (Kalejira), Cia. Los Caneca (Los Caneca Show), Imaginaciones Nai (Realidad Virtual), Loco Brusca (Baka Struck), Bapatean (Taberna), Cia. Circortito (Lo bueno viene en frascos pequeños), Dando Tumbos (Hasta que la muerte los separe) eta Kilikolo Zirko Konpainia.

Honez gain, larunbat eta igande goizean, 11:30etik 13:30era, umeentzako zirku tailerra eskainiko da. Bertan, ume guztiek zirkuko zenbait teknika probatu ahal izango dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button