LITERATURA

Booktegi plataformak “Nire literatik” audio-atal berria abiatu du

Booktegi euskal literatura biziki sustatzen duen plataforma digitala da. Duela urte batzuk jaio zen eta gaur egun kontsulta, irakurketa, eta bistaratze asko metatzen dituen proiektua dugu, izan ere, euskal literaturaren esparrua zabal eta joria da, baina batzuetan liburu batzuk erdi galduta gelditzen dira, gutxitan irakurtzen baitira. Booktegi plataformak, bere parametro eta lan-ildo horiei jarraituz, lan batzuk erreskatatu egin ditu, eta beste apalago batzuk sareratzen ditu astero, irakurle ororen gozagarri, “guztion liburuak, guztiontzat” lemapean.

Orain tala berri bat abiatu du bere plataforman: Nire literatik. Literaturak ezagutzen ez ditugun munduak ikusteko aukera ematen digu, baita mundu horien gainean hausnartzeko beta eskaini ere. Eta euskal itzultzaileek hizkuntza guztien liburuak irakurgai bihurtzen dizkigute.
Nire literatik audio-atal berrian Fito Rodriguezek hainbat idazle handiren inguruan hitz egin du: Virginia Woolf, José Luis Sampedro, Phillip Roth, J.M. Coetzee, Albert Camus, Antonio Tabucci, Roberto Bolaño, J-P Sartre…
Hurrengo batean beste hainbat idazle euskaldunek idazle ezberdinen inguruan hitz egingo dute, eta Nire literatik aberastuko da tai gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu