MUSIKA

Bonzos punk-pop taldeak lan berria aurkeztuko du Larrabasterran

Sopelako Larrabasterran dagoen Plaza Beltza Kulturgunean Bonzos talde bizkaitarrak joko du gaur, 21:30etik aurrera.

Bonzos 1995ean eratu zuten Juancar Parlange (ahotsa eta gitarra) eta Jorge Hernandez (bateria) musikariek. Biak ala biak Getxoko Los Clavos talde mitikoan aritutako musikariak dira. 1996an, 341 Broome st (Roto Records) izenburuko diskoa plazaratu zuen Bonzos bandak, Dictators taldeko Andy Shernoffek ekoitzia, New York hiriko Coyote estudioetan. Gero, beste bi disko atera zituen, Re-action eta Spit or Swallow, eta 20 urtez taldea desagertu egin zen.

Hala, bi hamarkada igaro ostean, Hagamos América Punk Otra Vez izenburuko diskoarekin bueltatu da taldea, Capsula taldeko Martín Guevarak ekoitzia eta Family Spree Recordings diskoetxeak argitaratua. Grabazioak oso harrera ona izan du, eta jada, bigarren bat prestatzen ari da laukotea.

Parlange  eta Hernandez jatorrizko taldekideekin batera hauexek ari dira taldean: Alvaro Segovia (gitarra) eta Eneko C. Eskauriaza (baxua). Eraginen artean, Ramones aipatu ohi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button