MUSIKA

Bob Marley-ren urtebetetzea ospatzeko festa, Gasteizen

Iaz egin zuten estreinakoz Bob Marley Birthday Fest jaialdia, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, reggae musikari mitikoaren urtebetetzearen harira. Lehenengo edizio horrek izandako harrera onaren ondorioz, aurten ere urtebetetze festa egingo dute Marleyren omenez, otsailaren 7an, 20:00etatik aurrera.

Bihar arukeztuko dute ekimena Arabako hiriburuko Hor Dago! jatetxean, 11:00etan. Ekitaldi horretan hauexek parte hartuko dute: Revolutionary Brothers musikariek, King Konsul eta Yanu abeslariek eta Ai Laket! elkarteak.

Festari dagokionez, ondoko musikariak izango dira Jimmy Jazz aretoko agertokian, otsailaren 7an: Ras Mc Bean artista frantziarra, 2014an argitaratu zuen Inlightment Frantziako reggae disko onena izateko izendatu zuten, eta Sara Lugo alemaniarra, Hit Me With Music lana aurkeztuko du; Europako emakumezko reggae abeslari garrantzitsuenetarikoa da.

Euskal ordezkaritza ere zabala izango da: Lasai taldea, Yanu Xomorronene, King Konsul, Juza (Critical Sound) & Edgar Selektah eta Donostiako Revolutionary Brothers anaiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button