MUSIKA

Bob Marley-ren urtebetetzea ospatuko dute Gasteizen

Bob Marley musikari jamaikar mitikoak 69 urte beteko lituzke 2014ko otsailaren 6an. Urteurren horren harira, otsailaren 8an, Bob Marley Birthday Fest izeneko reggae jaialdia izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etan.

Sei talde arituko dira, tartean, Revolutionary Brothers, bikote donostiarrak, gainera, Basque Times Riddim binilozko diskoa aurkeztuko du. Donostiarrekin batera, Mallorkako Hermano L, Italiako Raphael eta Euskal Herriko beste hiru: King Konsul, Yanu eta DB Sound.

Revolutionary Brothers sound systemak makina bat urte daramatza zuzenekoak egiten eta reggae eta hip hop estiloko kontzertu eta jaialdiak egiten. Sound System estiloa asko garatu dute, bestelako erritmoak gehituz: hip hop, dancehall eta jungle. Oraintsu, Basque Times Riddim izenburuko lana plazaratu dute, binilo formatuan. Bertan, Far East Band talde alemanaren Hard Times doinu hartu dute oinarri, eta oinarri horren gainean hainbat kantarik abestu dute; 70eko hamarkadaren amaieran doinu ezaguna izan zen Hard Times.

Gainerako artistei dagokienez, Hermano L-k Reggae eta dancehall doinuak jorratzen ditu; Raphael musikari afro-italiarrak, berriz, reggae klasikoa jorratzen du; King Konsul eta Yanu Revolutionary Brothes anaiekin ariko dira kantuan; eta, azkenik ,DB Sound kolektiboa rap eta reggae esparruetan mugitzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button