BESTELAKOAK

Bob Marley omenduko dute Zarautzen

Uztailaren 13an, ostirala, Bob Marley reggae musikari mitikoa omenduko dute Zarauzko malekoian, Sortaldea Kultur Eremuan, hain zuzen ere.

Iaz musikaria hil zeneko 30 urteurrena ospatu zuten bertan, eta aurten ere gauza bera egiteko. Horretarako, zuzeneko musika eta graffiti saioa izango dira. Ospakizuna 17:00etan hasi eta iluntzera arte iraungo du.

Hala, TTB taldeak bere musikaz alaituko du giroa eta Inocent Criminals taldeak graffitiak egingo ditu. Horretaz gainera, Bob Marleyren kamisetak egin dituzte oroigarri gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button