MUSIKA

Sonic Trash laukoteak estreinako lana argitaratu du

Bilboko Ye Te Digo taldearen errautsetatik sortu zen Sonic Trash 2011. urtean. Oraintsu, euren lehendabiziko lana plazaratu dute, Hey Chica!!!. Aurretik, The Velvet Underground taldea omentzen aritu ziren zuzenean Venus in Furs izenarekin. Diskoa iragan martxoaren 8an aurkeztu zuten Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian Munlet bikote gipuzkoarrarekin batera. Azken horiek, halaber, Bicefalopedia disko berria aurkeztu zuten.

Sonic Trash laukotea Ya Te Digo taldeko hiru kidek osatzen dute bateria jotzaile berriarekin, Yo Naufrago taldean aritutako Marianekin, hain zuzen ere.

Hey Chica!!! izenburuko lana Sunthunder Records zigiluak argitaratu du CD eta LP formatuetan, eta Santi Garcia soinu teknikari espainiarrak grabatu du Ultramarinos estudioetan.
Diskoan jasotako bederatzi doinuetan rock independentearen alde ilun eta elektrikoena nagusitzen da. Izan ere, Girls Vs. Boys, Shellac edo Jesus and Mary Chain daude taldekideen musikari kutunen artean. Diskoan El Columpio Asesino Cristinak eta The Cherry Bopperseko Willyk parte hartu dute.

Sonic Trashen webgunean kantu batzuk entzun daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button