ARTEA

Balearen begia

Zarautzeko Photomuseum aretoan erakusketa berezia zabaldu dute: Balearen begia. Kasu honetan, argazkigintza helburu zientifikoetarako erabiltzearen adibide garbia da erakusketa. Elena Vecino adituak bideraturiko Balearen begia erakusketa ekainaren 26ra arte izango da ikusgai.

Duela urte batzuk, Sopelako hondartzan balea bat agertu zen. “Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko nire laborategitik kilometro gutxira”. Balea horrek ikerlana zabaldu zuen: “Laborategian dena prest genuen jakin-mina asetzeko, han begiekin egiten baitugu lan, hori bai, animalia txikiagoenekin. Balearen begiarekin egindako ikerketa-abentura honetan, zuzentzen dudan taldeko hiru ikertzailek lagundu zidaten: Noelia Ruzafa eta Xandra Pereiro doktoreak eta Ane Zulueta lizentziadunak.”

Ikerketa lan hartatik sortu da erakusketa hori: “begiko hainbat zatien mikroskopia optiko eta elektronikoko argazkiak erakusten dira. Argazki bakoitzak alderdi zientifiko bat adierazten digu eta horri esker baleek nola ikusten duten aztertu dugu. Transmisioko eta ekorketako mikroskopia elektronikoko argazkiak, jatorriz zuri-beltzekoak, Luis Lopez Vecinoren laguntza paregabearekin koloreztatu dira. Alderdi garrantzitsuenak nabarmentzeko, beren esanahi espezifikoa duten kolore-paleta bat erabili dugu, eta baleen ikusizko ezaugarriak jabetzen lagundu digute. Emaitzak eragin handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu dira”.

Erakusketarekin batera, aretoan balea mota horiek (rorkual) egiten duten soinua entzun daiteke, soinu hori egokitu duelako Mikel Arce irakasleak. Gainera, hiru animazio-bideo ikus daitezke, baleek nola ikusten duten azaltzen dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button