Nontzeberri

BLV Art, Bilboko Kalealdia eta Fant Jaialdia udazkenerako atzeraturik

COVID-19aren eraginarengatik hainbat kultur jarduera bertan behera gelditu dira, eta beste batzuk atzeratu egin behar izan dira. Horrela, BLV Art jaialdia eta Bilboko Kalealdia irailera atzeratu dira, eta Fantasiazko Zinemaren Jaialdia, ordea, azarora.

BLV Art jaialdi ekainean egiten da baina aurten irailaren 10etik 20ra bitartean izango da. Bertan abangoardiako jarduera eta adierazpen artistikoak haizatzen dira eta antzerkia, dantza, performanceak, tailer esperimentalak eta bisita gidatuak ez dira faltako.

Bilboko Kalealdiak, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, dantza garaikidea, zirkua, kaleko antzerkia eta clown-ak biltzen ditu urtero. Aurten, jaialdia atzeratu egin da eta irailaren 22tik 27ra egingo da. Egun horietan, arte eszenikoen arloko konpainia garrantzitsuenetako batzuen ikuskizunak programatuko dira.

Azkenik, aurtengo FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldiaren 26. edizioa atzeratu zen. Orain, edizio hori azaroaren 7tik 12ra egingo da.

Hala ere, Udalak ohartarazi nahi du “jaialdiak berriro programatu arren, uneko osasun-egoeraren pentzura egongo direla”.

Exit mobile version