BERTSOTAN

Sanferminak bertsotan pasatu nahi?

Sanferminetan makina bat bertso saio antolatu dituzte jaiak beste era batean pasatu ahal izateko. Gaur bertan abiatuko da lehen hitzordua. 19:00etan, Sustrai Colina, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio eta Julio Soto, Sarasate pasealekua bilduko dira bertso kantuka.

Bihar, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariek Balkoitik Balkoira saioa egingo dute, 13:30ean, Peña La Unica elkartean. 10ean, bertso bermuta eta bertso bazkaria antolatu dituzte. Lehenengoan, Joanes Illarregi eta Eneko Lazkoz arituko dira, 13:00etan, Zaldiko Maldikon. Eta bigarrenean, Maialen Lujanbio eta Julio Sioto bilduko dira mahaiaren bueltan. Arratsaldean ere beste saio bat antolatu da Oinez Txokoan,  Idoia Granizo, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Julen Zelaieta bertsolariekin.

Larunbatean izango da Sanferminak Bertsotan ekimenaren azken saioa. Egun horretan, Ez da kasualitatea bertso jaialdi musikatua programatu da Sarasate pasealekuan, 19:00etan. Bertsolariak Uxue Alberdi, Saioa Alkaiza, Miren Amuriza, Araitz Bizkai eta Sarai Robles izango dira. Haiekin batera Ixak Arruti, Gari Otamendi, eta Maialen Belarra arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button