MUSIKA

Blues doinuak Zizurkilen

 

Zizurkilgo X. Blues Jaialdia egingo dute larunbatean, martxoak 3. Bertan, Markos Untzeta, Xabi & Petti, Nico Wayne Toussant Band eta The Mighty Calacas musikariek joko dute, besteak beste. Aurtengoa jaialdiaren hamargarren edizioa izango da eta kontzertuak herriko hiru tabernetan izango dira.

Egitarauari dagokionez, lehenengo emanaldia 22:30ean hasiko da Atxulondo tabernan Markos Untzeta Trio taldearen eskutik. Musikari eibartarrak blues, country eta gospel estiloekin onduriko Mississippi lana aurkeztuko du formatu akustikoan.

Bigarren kontzertua 23:15ean izango da ostatu berean. Bertan, Xabi eta Petti musikaritzarrak izango dira euren gitarra elektroakustikoekin blues doinuak zanpatzen. Bikoteak Xabi Ta Petti izenburuko lana aurkeztuko du.

Egarri tabernan, halaber, Nico Wayne Toussaint aho-soinu jotzaile eta abeslari frantziarra arituko da 00:15ean bere bandarekin. 15 urte zituela AEBetara joan zen bluesaren eta bestelako sustraidun estiloen esentziak barneratzera. Hala, bere ibilbide luzean hamaika musikari handirekin aritu da, hala nola, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo eta Luther Allison.
2009. urtean argitaratu zuen bete azken lana, Blues entre les dents (Harmonia Mundi); egun Lonely Number (Iguane Records) izenburuko lana ontzen ari da.

Azkenik, 1:30ean, Pasus tabernan Los Mighty Calacas eta Marcos Coll arituko dira. Emiliano Juárez, Fernando Ruvel, Marcos Coll eta Zoar Mirandak osatua, mexikarren soula, funka, eta surfa uztartzen dute parrandarako gogo handiarekin.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button