MUSIKA

“Bluenights” zikloaren lehen hitzordua, Leioan

Leioako Travellin’ Brothers blues bandak bi gonbidatu berezirekin joko du ostiralean, urtarrilak 17, Ambigu Kultur Leioan, egingo duen kontzertuan: David Giorcelli piano blues eta boogie jotzaile aparta eta Ster Wax abeslaria, biak ala bik Bartzelonakoak.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Bluenights izeneko zikloaren baitan egingo da.

Kontzertuaren antolatzaileen arabera, “Travellin’ Brothers leioaztarrak luxuzko gonbidatuen anfitrioi izango ditugu. Lau disko editatuta eta hamar kolaborazio baino gehiagorekin, piano blues eta boogie woogie estiloen ezker esku indartsuenetariko David Giorcelli dator, Ster Wex-ekin batera, The Sparkles eta Ster & The Waxers banden liderra, eta gaur eguneko musika beltzean, susperraldian dagoen ahotsa. Travellin, Giorcelli eta Wax: adrenalina ziurtatuta dago”.

Blues gau bizia izango da ostiralekoa Leioan; beraz, bluez zaleek ezinbesteko hitzordua dute.
Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button