BESTELAKOAK

“Blogetan!” blog izarren bila lehiaketa

Azkue Fundazioak Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa antolatu du beste behin, ARGIA aldizkariaren laguntzarekin. Lehiaketa teknologiko horretan blogari euskaldunen jarduera sustatu eta blogarik onenak aukeratzen dira.  Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.

Blogetan! lehiaketaren 2. edizioaren helburua “blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz”.
Dakikezuenez edonork har dezake parte lehiaketan, izan ere, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea.

Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan: Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika …); Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea …); Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak …); eta Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…

Zuek ere bloga baduzue eta aurkeztu nahi baduzue, hemen dituzue irakurgai bestelako xehetasunak. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button