LITERATURA

Blas de Otero, Unamuno eta Gabriel Aresti literatur sariak banatu dituzte Bilbon

Bilboko Udalak Blas de Otero, Unamuno eta Gabriel Aresti literatur sariak banatu zituen atzo, poesia, saiakera eta ipuin sorkuntzarik onenak nabarmentzeko.

  1. Blas de Otero Poesia Sariketan, Barakaldoko Paula Rodriguez Miñambresek irabazi du sari nagusia Oroimenaren Xaflakortasunaz lanarekin. Gaztelaniazko modalitatean Angela Alvarez idazle madrildarra izan da irabazlea, Palabra vegetal lanarekin. Irabazle bakoitzak 5.500 euro jaso ditu.

XIV. Miguel de Unamuno Saiakera Sariketan irabazlea Galo Martinez de la Pera idazle arabarra izan da, Hirutasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko lanari esker. Gaztelaniazko modalitatean, El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo lanarekin Ivan Olano Duque suertatu da irabazle. Irabazle bakoitzak 6.000 euro jaso ditu.

Azkenik, XXXV. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan,Gilen Mejuto Garciak idatzitako Mutxikina eta zuztarra izan da irabazlea. Marcelo Britos izan da onena gaztelaniazko atalean Vienen obrarekin. Irabazle bakoitzak 3.500 euro jasoko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu