BESTELAKOAK

Txotxongiloak igande honetatik aurrera

Bilboko Arteria Campos Eliseos gunearen Cupula Aretoak txotxongiloak ardatz izango duen programazio finkoa eskainiko du igande guztietan, otsailaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emanaldietan (12:30ena eta 17:00etan).

Eta igande honetan izango da El soldadito de plomo emanaldia Teatro Arbole taldearen eskutik. Bertan, jostailuen istorioa da, baina, batez ere, hanka bakarra zeukan berunezko soldadutxoaren eta paperezko dantzariaren arteko maitasun-istorioa. Antzezlanean, berunezko soldadutxoak estoldetan zehar egiten duen bidaia azaltzen da, baita arratoi zein arrainekin daukan borroka ere. Azkenean, arrainaren sabelean itzuliko da etxera, tximinian bertan bere dantzari maitatuarekin batera galdatua izateko. Bertsio honetan, esku-txotxongiloak, itzal txinatarrak, argi beltza eta txotxongilo zapalak erabiliko dituzte.

Familiei bereziki zuzenduta, honako programazioa bakarra da bere generoan Euskal Herri osoan.

Concha de la Casaren aholkularitza izan du Arteria guneak egitarau osatzeko. De la Casa Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren eta Txotxongiloen Dokumentazio Gunearen zuzendaria da. Ekimen honen bidez gune hau txotxongiloen erreferente bilakatuko da.

Hilabete honetako beste bi emanaldiak Toni La Sal eta Antzezkizuna konpainien eskutik etorriko dira. Lehenak El ladrón de cuentos eskainiko du eta bigarrenak Pinotxo obra famatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button