LITERATURA

“Blas de Otero” eta “Gabriel Aresti” lehiaketetan saritutako lanak, kaleratuta

Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Sariko 2018ko edizioan saritutako poema liburua eta Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 2017ko eta 2018ko edizioetan euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, saritutako ipuinak argitaratu berri ditu. Bi lehiaketen helburua literatur sorkuntza sustatzea da.

Paloma Rodriguez Miñambres idazle eta EHU irakaslearen Oroimenaren Xaflakortasunaz lana izan zen Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Sariko onena. Epaimahaiko kideek, ohikoa ez den poesia sorkuntza baloratu zuten, bere bertute nagusiak iradokizuna eta gaien batasuna izanik. Gaztelaniaz, Angela Alvarez poeta madrildarraren Palabra vegetal lana izan zen saritua.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketari dagokionez, euskaraz idatzitako ipuin onenak  (2017an eta 2018an) Amaia Lekunberri Ansola kazetariaren Ezkontza eta Gilen Mejutoren Mutxikina eta zuztarra izan ziren. Ezkontza lanaren kasuan, epaimahaiaren iritziz “ipuin freskoa eta ausarta da, eta orijinaltasuna eta punturik erabili barik oso lerroalde luzeak idazteko zailtasuna ere” baloratu zen. Gilen Mejutoren kontakizunari dagokionez, “ gauza txiki-txiki eta arrunta, unibertso txiki eta erakargarria, orijinaltasun handiz sortzean erakutsi zuen meritua” saritu zuen epaimahaiak. Bi edizioetako accesitak hauek dira: Aritz Gorrotxategi Mujika (Burua leihoan jarrita) eta Nerea Arrien Elordi (Matrioska) 2017an, eta Garazi Esnaola Balerdi (Teilatupean zoro dantzan) eta Juan Luis Zabala Artetxe (N-634) 2018an.

Gaztelaniazko lanak honakoak izan dira: Marcelo Britos argentinarraren Vienen, eta Cadizko Antonio Tocornalen Cundi Macundi kontakizunak.

Lau liburuak salgai daude jadanik liburu-dendetan, eta eskuragarri Bilboko Udal Liburutegi Sarean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button