Nontzeberri

“Blas de Otero-Bilboko Hiria” Nazioarteko Poesia Saria

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak, edozein nazionalitate duten edo edozein lekutan bizi diren egileei zuzendutako Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamaikagarren ediziorako jatorrizko lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Sariketak 5.500 euroko bi sari banatuko ditu, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan.

Lanak aurkeztu ahal izateko, honako baldintzak daude: Lehiaketara aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta beste ezein sariketan saririk edo accesitik jaso gabeak. Halaber, ez dira jatorrizko lan gisa onartuko aurkezten den modalitateko hizkuntzara beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
Lanek 700 bertso izango dituzte gutxienez, eta 1.000 gehienez, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lehiaketaren oinarriek ezartzen dutenez, jatorrizko lanak formatu digitalean baino ezin izango dira bidali, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez, maiatzaren 30a baino lehen.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Saria 2008an jarri zuen martxan Bilboko Udalak, literatur sorkuntza sustatzeko eta hiriko egile garrantzitsuenetako baten figura eta lana bertako biztanleengana hurbiltzeko.

Joan den urtean, Paula Rodríguez Miñambres Barakaldoko poetak irabazi zuen euskarazko sari nagusia, Oroimenaren Xaflakortasunaz lanari esker.

Exit mobile version