LITERATURA

“Blas De Otero-Bilboko Hiria” Nazioarteko Poesia Saria

Bilboko Udalak Kultura eta Blas de Otero Fundazioak, edozein nazionalitate duten edo edozein lekutan bizi diren egileei zuzendutako Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamaikagarren ediziorako jatorrizko lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Literatur sariketak 5.500 euroko bi sari banatuko ditu, epaimahaiaren iritziz hoberenak diren bi poema bildumentzat, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean itxiko da.

Lehiaketara aurkezten diren lanak (700 bertso izango dituzte gutxienez, eta 1.000 gehienez), jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta beste ezein sariketan saririk edo accesitik jaso gabeak, eta ez da itzulpenik onartuko.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Saria 2008an jarri zuen martxan Bilboko Udalak, literatur sorkuntza sustatzeko eta hiriko egile garrantzitsuenetako baten figura eta lana bertako biztanleengana hurbiltzeko.

Aurreko edizioan, Rafa Ugalde Iragorri poeta zornotzarrak irabazi zuen euskarazko sari nagusia, Hondar aleak lanari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button