MUSIKA

“Black is Beltza” filmaren soinu banda plazaratu dute Raül Refree eta Fermin Muguruzak

Komiki eta erakusketa izan ostean, Fermin Muguruzak gidatutako Black is Beltza animaziozko film luzea bihurtu da, izan ere, Donostiako Zinemaldian estreinatuko da, ostiralean, hilak 28, Kursaal 2 aretoan, 18:30etik aurrera. Horrekin batera, Muguruzak filmaren soinu banda ere argitaratu du, zeina Raül Refree musikari katalanarekin sortu eta koordinatu duen.

Diskoak 32 doinu biltzen ditu, asko eta asko Refreek eta Muguruzak sinatutakoak. Halere, badira bestelako kolaboratzaileak ere; tartean Anari, zeinak Laboaren Apur dezagun katea kantuaren bertsio bikaina egiten duen. Maika Makovski, Manu Chao edo the Velvettes dira bilduman agertzen diren beste artista batzuk.

Diskoa Talka eta Elkarrek plazaratu dute, eta bi diskoetxeek zabaldu duten promozio-orrian honela dio Eduardo Guillot kazetariak: “Soinu diskurtsoa sendoa da bere aniztasunean, ekarpen bakoitzak batu egiten duelako, eta den-denak helburu bakar batera biltzen direlako: begirada poliedriko baina era berean koherentea bat egituratzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button