ESZENA

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XII. edizioa urriaren 29an hasiko da

BAD-en programazio osoa gaur goizean aurkeztu dute Bilbon Ibone Bengoetxeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak eta Alicia Otxandategik, BAD 2010-eko programatzaileak.
Urriaren 25etik aurrera, Pre-BADeko zenbait jarduera programatuta daude Eszenako Sorkuntzaren eta Ikerketaren inguruan, eta hauek guztiak amaitzean BAD handiak zabalduko ditu bere ateak.
Jaialdiaren hamabigarren edizioa Campos Antzokira, Kale Nagusiko BBK aretora, Zawp pabilioira, Haceriara zabalduko da.

Campos Antzokiak BAD-eko edizio honetako estreinaldi azpimarragarrienetako batzuk jasoko ditu urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean. Larunbatean, urriaren 30ean, Cambaleo Teatro konpainia madrildarrak, El mapa no es el territorio estreinatuko du Euskadin. Histrión Teatrok Del maravilloso mundo de los animales: los corderos lana aurkeztuko du. Bi dantza ikuskizun jasoko ditu aretoak, azaroaren 3an eta 5ean. Carla Fernandezek Bárbara, humana con cola estreinatuko du, eta Gustavo Gorositok, Jesus Maria Lezametak eta Nuria Perezek euren ikuskizunak aurkeztuko dituzte.

Beste hitzordu eder batzuk honakoak izango dira: Radhouan El Meddeb-ek Je dance et je vous en donne à bouffer eta Quelqu'um va danser lanak egingo ditu urriaren 29an eta 31n, hurrenez hurren. Fred Bendongue koreografi frantziar handiak, Instant lana ekarriko du azaroaren 3an eta 4an. Los Corderos konpainia katalanak El mal menor lanaren Euskadiko estreinaldia egingo du azaroaren 5ean eta Hierba Roja taldeak Hasiera (el principio de la incertidumbre) azaroaren 6an. Azken lan horretan dantza eta Bernardo Atxagaren poesia uztartzen dira, azken belaunaldiko komunikazio poetikoa bilatuz.

Kontzertuak, performanceak, ikus-entzunezko sorkuntza proiektuak, eta zenbait arte diziplinaren fusioa izango dira beste proposamenen ardatza.

Hori guztia BAD jaialdiak zabaldu duen webgunean dago bilduta zehatz-mehatz.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button