IKUS-ENTZUN

“Black is Beltza” filma ikusteko aukera, Elorrion

Abenduaren 6, 8, 9, eta 10ean, Elorrioko Arriolan, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza eta Eduard Solak sorturiko Black is Beltza filma ikusteko aukera paregabea izango duzue.

Nobela grafikoak eta filmak argazki batean dute jatorria. Ferminek New York hiriko argazki zahar bat ikusi zuen 2001ean. Argazki hartan, Iruñeko erraldoiak agertzen ziren Bosgarren Etorbidean zehar desfilatzen, argazkiaren oinari erreparatu, eta irakurri zuen erraldoi beltzek ezin izan zutela desfilatu garaiko arraza-diskriminazioa zela-eta. Argazkia etxeko horman itsatsi, eta egitasmo bat garatzeko abiapuntu egokia izan zitekeela pentsatu zuen. Hala, 2009an, Harkaitz Canorengana jo zuen, gertaera horretatik abiatuta, animazio film bat egiteko asmoz. Canok behin gidoia eginda, Jorge Alderete diseinatzaile grafiko mexikarrarekin jarri zen harremanetan Fermin, eta ustezko filma, komiki bihurtu zen.

Film horretako pertsonaiaren begiradaren bitartez, 60ko hamarkadaren erdialdean gizartea irauli zuten gertakariak ezagutu ahal izango dituzue: Malcolm Xen heriotzagatiko mobilizazioak, Warholen tailerreko giro bitxia, Black Pantherren eta Kubako zerbitzu sekretuaren artean eratutako harremana eta hippie mugimenduaren hastapenak, musikako lehenengo makrojaialdien giro psikodelikoaz inguratuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu