IKUS-ENTZUN

“Black is Beltza” erakusketaren harira, proiekzioak San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza animazio filmari buruzko erakusketa abiatu du. Horren harira, jarduera paralelo asko ere antolatu dira, eta gaur berton, 22:00etan, Heavy Metal (1981) filma pantailaratuko dute.

San Telmo Museoren arabera, “Black is Beltza erakusketak bidaia bat proposatzen digu: Black is Beltza eleberri grafikoko protagonista den Manex Unanueren abentura hainbat leku eta herrialdetan barrena. Abiapuntua da 1965ean Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorkeko 5. etorbidetik egindako desfilea”.
Erakusketan komikia sortzeko erabilitako materialak bilduko dira. “Argazki-artxiboak, animaziozko filmaren jatorrizko marrazkiak eta ikus-entzunezko materialak (sasoi hartako ikuspegi sozial, politiko eta kulturalaren erakusgarri)”. Komikia Muguruzak sortu zuen Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete irudigilearekin batera.

Erakusketa irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta tarte horretan erakusketari lotutako bestelako jarduerak ere egingo dira. Eta diogun bezala, Heavy Metal (1981) filma pantailaratuko dute gaur. Zientzia-fikzioaren gurtzazko komikitik dator Heavy Metal. “Pelikulak hiru elementu konbinatzen ditu: efektu bisual ezin hobeak, sekulako animazioa eta soinu banda aparta. Bola berde misteriotsu batek era magikoan eramango gaitu iraganeko eta beste munduko abenturetara”.

Horren ostean, eta hil honetan ere, hainbat emanaldi antolatu dituzte San Telmon. Hona hemen programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button