BESTELAKOAK

“Black is Beltza” erakusketa ikusteko azken egunak

Agur Itaka ekimenaren bidez, ekainaren 15ean zabaldu zen Black is Beltza erakusketak agur esango du (12.000 ikusletik gora izan ditu) igandean. Horretarako, azaroaren 18an, azken egunean, proiekzio eta solasaldi bat programatu da Fermin Muguruzarekin, San Telmo Museoan.

Hala, igandea, 17:00etan, Beltza naiz: Dokumentala / Making of proiekzioa egingo da. “Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta bere interesa Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko; horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua”.

Horren ostean, 19:00etan, Fermin Muguruza eta proiektuko beste parte-hartzaile batzuk solasean arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button