ESZENA

Gasteizen “Komedialdia” jaialdia hasi da

Aste osoan zehar, eta hiriaren hainbat tokitan bakarrizketak, zuzeneko irrati-showak, antzezlanak, familientzako kaleko emanaldiak edo taberna eta saltokietako animazioak egongo dira ikusgai.

Gaurko ikusgarrien artean Belén Nevadoren Dejarme sola antzezlana duzue, 19:30ean, Jesús Ibáñez de Matauco Antzerkian, Hegoalde Udaltegian. Ostegunean, hilak 4, Vital Fundazioaren eskutik, Jornadas para hablar de humor en serio jardunaldiak antolatu dira. Arratsaldean, Juan Carlos Ortegaren txanda izango da Las noches de Ortega Show ikuskizunarekin. Egun berean ere, Ekekey Komedy elkarteak bakarrizketak eskainiko ditu Judimendiko tabernetatik Irritxopote ekimenean. Ostiralean, hilak 5, Susana Soleto eta Maribel Salas aktoreen La maja y la mona (y viceversa) antzezlana ikusteko aukera izango da 19:30ean, Félix Petite Laboral Kutxa Umoregunean.

Larunbatean, hilak 6, makina bat kontu antolatu dira: Iñigo Salinero aktore eta komikoak antzeztutako Iñiga Salinera, eta Matxete plazan, familientzako Plast & Co antzezlana euskaraz izango da. Arratsaldean bi proposamen: alde batetik, Carmen Estebanen zuzendaritzapean, De guindas a brevas pieza, eta beste aldetik, Salva Reina aktore eta monologista malagarrak aurkeztuko du Prohibido echar cacahuetes al mono ikuskizuna.

Igandean, hilak 7, Gasteizko Udal Bandak kontzertu solidario bat eskainiko du umorea eta musika uztartuz. Ekitaldia 12: 00etan hasiko da Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, eta Gorka Aguinagalde aktorea izango da zeremonia-maisu, Inma Arroyo musika pedagogoaren laguntzarekin.

Egitarau osoa komedialdia.com webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button